XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAZPIGARREN EGUNA.

IRAKURR=kIx=UNA.

Marijari eskaitzeko oparijak.

Jaungoikuaren Ama gustiz emolle ta eskerr onekua da-ta, mesederik aundijenak damoskuz opari txiki batsuen orrdaingarri.

Jantzi bigaz etorri biar dabe bere opaz eskiñi daiguzan egintzak: gogo zintzua eta iraupena.

! Ah! gaiztokiratu dira, zeruratuko zirian asko, autu eben Marijagazko oneraspenian azkeneraño iraun balebe.

Andra Marijari eskiñi giñaiozan opari batzuk, eta bakotxak nai dabena arrtu leikezanak, ara emen.

Lenengo oparija: Agurr Marija.

Berarizko pozaldia emoten dautsogu aingeruaren itz onekaz agurrtu dogunian.

Gogotsu esan daigun ba Ave Marija: Iru biderr belauniko oeratukeran eta jagikeran, otoño onexegaz, Zeure Sorrpen garrbijagaitik neure gorrputz eta ariman zaindu nagixu gaurr, ene Ama.